Xoraturikan webguneko goiburu irudia

Komunikazioa eta marka aholkularitza dira gure zerbitzuen oinarria

Ikus-entzunezkoen munduan eskarmendu handiko jendea bildu eta 2009an XORATURIKAN elkarte mugatua sortu genuen

Interneten ZUZEU albistari digital eta horizontala egin ahal izateko. Gure helburua Interneten euskarak zeukan eskaintza apalari aurre egitea zen. Gaur egun, hilean 20.000 inguru erabiltzaile euskaldun desberdinez osatutako komunitatea osatzen du ZUZEUk. Kitzikagarri gertatu da gure lana eta asko aitzinatu da euskarazko eskaintza Interneten gu agertu ginenetik hona. Esperientzia horretatik abiatuta, sareko hainbat komunikazio ekimen hedatu ditugu, guztiak ere ardatz nagusi batean oinarrituta: euskarazko multimedia agitazioa. Espezialistak gara sareko kalitatezko edukiak sortu, dardaratu eta haizatzen. ZUZEU aldizkariaz gain, Pagotxa RZk, Sukaldean eta podcast.eus webguneak kudeatzen ditugu.

Gure esperientziak

Zerbitzuak

  • Web komunikazioaDiseinuaMultimedia ekoizpena
  • Prentsa kabineteaEkitaldiakKomunikazio zerbitzuak
Informazio gehiago
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.